Egunkariak berriro ere eskura Udal Liburutegian

Covid 19aren inguruan ezarri ziren segurtasun neurriak behartuta, zerbitzu batzuk bertan behera geratu ziren.
Orain berriz, piskanaka berreskuratzen goaz zerbitzu hauek.
Jakin arazi nahi dizuegu datorren maiatzaren 31tik aurrera, liburutegian egunkariak izango dituzuela eskura. Bertan aurkitu dituzu Hitza, Berria, Gara, Deia, El Correo eta El País.

Egunkarietaz aparte aldizkariak ere egoten dira liburutegian, bertan irakurtzeko edo maileguan eramateko. Hainbat aldizkari daude, adibidez, Aldaba, Bagabiz, Argia, Speak up, Desnivel, National Geographic, Cuerpomente, Irria, …