SOMEk helduentzako nobedadeak ditu datorren ikasturteari begira

GOZATU MUSIKAZ EDOZEIN ADINETAN
Segundo Olaeta Musika Eskolak ordutegiak luzatu ditu, musika ikasi eta gozatu nahi duten pertsona helduen eskaerari zerbitzua emateko, edo lan- nahiz familia-betebeharrek aurrera egiten uzten ez dietenean utzi zituzten musika-ikasketei berriro ekiteko.
2026-2027 ikasturtetik aurrera, honako musika-tresna eskolak egongo dira goizez: Txirula, Gitarra, Pianoa, Txistua, Panderoa, Alboka, Metalezko haize-instrumentua, Biolina edo Biolontxeloa
Hurbildu zaitez Musika Eskolara eta galdetu gogokoen duzun musika-tresnaz, eta zure gustu eta ezaugarrietara hobeto egokitzen dena aukeratzen lagunduko dizugu, hobeto datorkizun ordutegian.
Abestea gustokoa baduzu, zatoz ROCKALDUNAK euskal pop-rockaren ahots proiektu berria ezagutuzera
80ko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal kantak berinterpretatuko ditugu, bakarlaria, korua eta banda uztartuz.
Abestu nahi baduzu, musikaz gozatu eta proiektu berezi baten parte izan,
Zatoz Musika Eskolara, zure ahotsa falta dugu!