Kultur Etxeak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki die kultura-taldeei. Deialdian jasotako baldintzak betetzen dituzten kultura-taldeek laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Gernika-Lumon egin beharreko aparteko edo unean uneko kultura-jarduerak garatzeko.
Kultur elkarteei emateke dagozan 2026ko dirulaguntzak banatzeari ekiteko deialdia egiten da. Dirulaguntza hauei dagokien araudia Bizkaiko aldizkari ofizialean (zbkia 108, 2026-06-10) Kultura Gernika web orrialdean eta Kultur Etxean izango dira eskuragarri.
Dokumentazioa formatu digitalean aurkeztu beharko da, emailez (ke.idazkaritza@gernika-lumo.eus) edo Kultur Etxean aurkeztuz.
Eskaera egiteko epea ekainaren 15ean hasi eta irailaren 25ean amaituko da, 14:00etan.
E-posta: ke.idazkaritza@gernika-lumo.eus
Informazio gehiago eta eskaera orria, hemen
