KARTEL-POLITIKOAK Erakusketa zabalik ekainaren 30era arte Elai Alai Aretoan

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO SORMENA: KARTEL-POLITIKOAK (Oświęcim 2024 – Gernika-Lumo 2026)
Elai Alai Aretoan dagoen Kartel Politikoen erakusketaren epea luzatuko da eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik.
Kartel politikoa, oro har, irudi zirraragarri batek eta sinesgarri eta gogoratzeko erraza den testu edo eslogan batek osatzen dute. XIX. mendearen amaieran sortu zen, eta lehen Mundu Gerran gorakada betean egon zen, propaganda-bitarteko eraginkorra zela erakutsiz. Kartelaren ospea nabarmen murriztu den arren aro digitalean, politikoki konprometituta dauden artistek komunikazio artistiko modu hori erabili dute etengabe bakearen alde ahalegintzeko premiari eta munduak dituen gatazka armatuak amaitzeko premiari buruzko gogoetak adierazteko, adierazpen-askatasunik ez dagoela aldarrikatzeko eta emakumeen eskubide-berdintasunaren aldeko borroka erreklamatzeko.

2004. urtean, Leszek Szuster, International Youth Meeting Centre in Oświęcim /Auschwitz Foundation (IYMC) delakoaren zuzendariak, eta Paween Warchoen artistak, INTERNATIONAL SOCIO-POLITICAL POSTER BIENNALE jarri zuten abian. Ekimen hori IYMCren proiektu garrantzitsu eta ospetsuenetako bat da, eta, hala, kartel politikoaren erreferentea den kultura-zentro garrantzitsua bilakatu  da.