“Gure Banda Auzorik Auzo”, SOMEko Banda Sinfonikoaren kontzertua

Segundo Olaeta Musika Eskolako Banda Sinfonikoak kalea hartuko du berriz maiatzaren 19an, eta ostiral honetan GURE BANDA AUZORIK AUZO kontzertu zikloaren udaberriko  saioa ospatuko dute arratsaldeko 19:30etatik aurreraINDUSTRIA KALEAn eskainiko dute emanaldia eta musika modernoa izango dute ardatz. Bertaratzen diren ikusentzuleek Guns N´Roses,  The Weeknd, One Republic, Coldplay, Stevie Wonder edo Justin Timberlake bezalako artisten bertsio sinfonikoak entzun ditzakete, abeslariak zuzenean barne aurtengo emanaldian. Jazz, funky eta  pop-rock ukitu ugari izango ditu 35 minutuko iraupena izango duen emanldiak. 

Datozenak: Talde sinfonikoaren hurrengo proiektua San Juan Gau berezi eta magikoan izango da, ekainaren 23an, ROCK N´ BAND formatuari eutsiz eta  handituz. Bertan, SOMEko banda sinfonikoa, rock talde bat eta eskolako abeslari ugari ibiliko dira elkarlanean, Ross Dantza eskolako koreografiekin indarrak batuz San Juan Ibarrako jaiak girotzeko asmoz.

NON: INDUSTRIA KALEA, 7

NOIZ: MAIATZAK 19 OSTIRALA, arratsaldeko 19:30ean         

IRAUPENA: 35 minutu