Gaurtik aurrera beste zerbitzu berria martxan jartzen dugu. Liburuak, DVDak edo aldizkariak maileguan izaten badituzue, Lurgorri kultura aretoan ere itzuli ditzakezue. Horrela, hiru parada egongo dira liburutegiko materiala itzultzeko: liburutegian bertan, Kultur Etxeko kanpoaldean, arkupeetan dagoen buzoian, eta Lugorriko kultura gunean. Gogoratu Lurgorriko aretoa astelehenetik barikura, 16:30etatik 20:00etara, irekita dagoela eta han ere ipuinak mailegatzeko aukera dagoela.
Disfrutatu gure kulturako espazioetan!

