Datorren uztailaren 3an zabalduko da Kultur Etxeko tailerretan izen ematea

Zabalik dago Gernika-Lumoko Kultur Etxeko 2023-2024 ikasturteko matrikula. Web orriaren Kultur Etxea atalean, fitxa bakoitza zabalduz, ikastaroaren informazio osoa eta izena emateko bete beharreko dokumentua ikusiko dituzu.
Gainera, aurten, ohikoak diren ikastaroez gain, Esku lanak, Arte sormena (Aniztasun Funtzionaleko Taldea), Bitxigintza, Egur lanketa, Kontatu irudi hau, Argazkigintza, Arteskola: pintura eta marrazki tailerra, berria den Ross Dantza eskolak dinamizatutako, Dantzan Gu!! 5 eta 8 urteko umeentzako dantza tailerra izango dugu.

Eskertzen dugu herriko kultur elkarteek ematen diguten laguntza tailer hauek aurrera eramateko: Aldaba, Arteskola, Photoka eta Ross Dantza eskola.
Animatu parte hartzera !