II.Aste Kulturala Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoaren eskutik

Aurrera doa 2022-23 ikasturtea Segundo Olaeta Musika Eskolan . Heldu da ikasleak hiruhilabete honetan ikasitakoa erakusteko momentua, hori dala eta, martxoaren 27an, astelehena, martxan jarriko dira II.ASTE KULTURALEKO entzunaldiak.
Musika Eskolarentzat ohikoa denez, kontzertuak Elai-Alai Aretoan eta LIzeo Antzokian izango dira, eta, nola ez, askotariko musika eskaintzaz gozatu ahal izango da: ganbera-taldeak, biolinak, tronpak, trikitixak, abesbatzak, pianoak, hastapeneko ikasleak eta zeharkako txirulak besteak beste. Gorde agendatan ondoko programazioa!

Programazioa:
Martxoak 27, astelehena, 18: 00etan eta 19:30ean Elai-Alai Aretoan
Martxoaren 29an, asteazkena, 18:30ean Lizeo Antzokian
Martxoaren 30ean, osteguna, 18:30ean Elai-Alai Aretoan
Martxoaren 31n, ostirala, 18: 00etan eta 19: 30ean Elai-Alai Aretoan. Pianoen kontzertua bakarrik.
Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.