SOMEko Banda Sinfonikoaren debuta LEKUEK Festibalean

Segundo Olaetako BANDA SINFONIKOA , Udal Musika Eskolako talde instrumental handiena da. Egun 40 musikarik osatzen dute, eta bertan klasikoak diren haize, soka eta perkusiozko instrumentuak aurki ditzakegu. Ibilbide luzea daramate oholtza gainean eta errepertorio klasikoaz gain, rock eta musika modernoaren dibulgazio lan handi bat egin dute azken urteotan. Beraien soinu sinfonikoa, gitarra eta baxu elektriko, eta abeslariekin uztartzen dute hainbestetan, tinbre borobila lortuz.

Oihartzun handiko emanaldiak eman dituzte, besteak beste Bakearen Doinuak, Rock N´ Band edo Fair Saturday bezalako ekimenetan parte hartuz, eta hainbat musika talde eta erakunde kulturalekin aritu dira elkarlanean: Fito Cabrales eta Jabi Alzola, Gatibu, Korrontzi, Ross Dantza Eskola, Elai Alai Dantza taldea, Andra Mari Korala.Lekuek Festibalera asmo handiko playlist ederra dakarte, besteak beste , Led Zeppelin, Doctor Deseo, Lady Gaga, The White Stripes, AC/DC, Metallica, Ozzy Osbourne, Iron Maiden , Scorpions edo Black Sabbath entzungai izango ditugu bertan.

KONTZERTUA

Martxoaren 17an, ostirala, arratsaldeko 7etan Merkurion

BANDA SINFONIKOA

Zuzendaria: Artur Sustatxa

KONBOA

Ander Akordagoitia ( gitarra elektrikoa)
Jon Irazu ( baxu elektrikoa)
Martxel Asteinza ( bateria )

ABESLARIAK

Asier Zabala
Marta Martin
Aritz Amillategi