Kultur elkarteei dirulaguntzak 2021

Kultur Etxeak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki die kultura-taldeei. Deialdian jasotako baldintzak betetzen dituzten kultura-taldeek laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Gernika-Lumon egin beharreko aparteko edo unean uneko kultura-jarduerak garatzeko. “Ekintza hori herriko arlo soziokulturala sustatzeko eta dinamizatzeko diru-laguntzen planaren barruan sartzen da”, adierazi du Jokin Garatea Kultura zinegotziak.

Aurkeztutako eskabideak baloratzerakoan, kontuan hartuko dira proposatutako jarduerak duen interesa, ekimena euskal kultura eta euskara sustatzeko egokia den, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Kultur Etxeak bultzatutako ardatz estrategikoak eta kultura-planak.

Eskaera egiteko epea ekainaren 21ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da, 14: 00etan. Oinarriak udalaren web atarian: www.gernika-lumo.eus eta Kultur Etxearen web orrian: www.kulturagernika-lumo.eus

Eskaerekin aurkeztu beharreko agiriak (dokumentuak, txostenak, memoriak,…) formato digitalean aurkeztuko dira (emailez, USb batean…, paperean ez), Kultur Etxean bertan bertaratuta edota emailez bidalita:

E-posta: ke.idazkaritza@gernika-lumo.eus

Informazio gehiago eta eskaera orria, hemen