Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatutako Tailer eta Ikastaro Monografikoetan izena emateko epea zabalik

Zabalik dago Segundo Olaeta Musika Eskolak martxan jarriko dituen Tailer eta Ikastaro Monografikoetan izena emateko epea. Urtero eskaintzen diren Ikastaro Monografikoekin batera, ikasturte honetan Trikitixa Tailerra dute berritasun gisa.
Azken hau urrian emango da, helduei zuzenduta egongo da, praktikoa, talde txikiarekin eta zero mailako parte-hartzaileekin;hau da, ez da beharrezkoa Musika ezagutzak izatea.
Musika ikasteko aukera paregabea eskaintzen dute! Animatu zaitezte ikasturte barria, erronka barriak!
Informazio gehiago:
Segundo Olaeta Musika Eskola
Karmelo Etxegarai, 2
Jendeari arreta emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
Tel: 946270214
idazkaritza@segundoolaeta.net