Zabalik dago Andra Mari eta San Roke 2026 jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia. Saria lan bakar bati emango zaio, eta 600 eurokoa izango da.
Eskaerak aurkezteko epea 2026eko ekainaren 5eko 13:59ak arte dago zabalik.
Hauek dira proposamenak bete behar dituen ezaugarriak:
. Lanak originalak eta argitaragabeak izango dira.
. Tamaina: 65 cm x 45 cm
. Kolorea eta teknika askea
. Kartelean testu hau jaso beharko da:
GERNIKAKO JAIAK 2026 Abuztuak 14-18
Informazio gehiago: Kultur Etxean (94 627 02 01)
