Maiatzaren 4tik aurrera zabalik egongo da “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoan 2026-27 ikasturtean izena emateko epea

4 eta 99 urte bitartean badituzue eta musika ikasteko irrikitan bazaudete,  “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoak 2026-27 ikasturte berrirako matrikula epea zabalik dagoela jakinarazten dizue maiatzaren 4tik 29ra bitartean.
Eskaintza zabala da, bai musika-tresna bat jotzen ikasi nahi dutenentzat; bai talde instrumental batean sartu nahi dutenentzat.

Haur musika hezkuntza edo Hastapena: 4 urtetik  6 urtera bitarteko ikasleentzat.

7 urtetik gorakoentzat:
Musika-tresna sinfonikoak: klarinetea, zeharkako txirula, haize-metalezkoak (tronpa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, tuba)  biolontxeloa, saxofoia eta bibolina.

Musika-tresna polifonikoak: pianoa, akordeioa eta gitarra.

Euskal musika-tresnak: txistua eta danbolina, alboka, panderoa eta trikitixa.

Musika elektrikoko tailerra: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria.

Helduentzako talde bereziak: Musika Hizkuntza eta Ganbara Musika

Taldeko hezkuntza: Banda Sinfonikoa, Harizko Orkestra, Abesbatza, Ganbara Musika,Trikitixa Taldea, Biolontxelo Taldea, Konboak, SOME Rocker´s, …

Ikastaro monografikoak: Ahots teknika,  Panderoa eta Ukelele.

Matrikula betetzeko argibide edo informazio gehiago nahi izanez gero Musika Eskolatik pasa zaitezkete.Plaza libreak daude!

 Karmelo Etxegarai, 2
Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara.
Tel: 946270214
idazkaritza@segundoolaeta.net
www.kulturagernika-lumo.eus/matrikula-some/