Ross dantza Eskola, Kantu Kolore-rekin

Gernika-Lumoko kaleak eta plazak eta Ross Dantza Eskola bera protagonista bihurtu ziren pasa den igandean, Kantu Kolore musika laukotearen “Esna zaitez” lan berriaren bideobliparen grabazioa aitzakia.

Gure haurrak eta haien familiak gozatzera gonbidatzea ez ezik, munduko gosea, planetaren iraunkortasuna edo euskara bezalako gaiei buruz hausnartzera ere egiten du hamaika abesti biltzen dituen disko honek. Musika taldeko kideak eta Ross-ek zuzentzen duen dantza-taldea, Gernika-Lumoko kale eta plazetan barrena ibili ziren. Horrela, Kantu Koloreren zaleek disko berriaren abestiak entzuteko eta gure herrira egin dezakeen bisitaz gozatzeko aukera izango dute.

Ondo eginda Ross Dantza Eskola!