SOMEk “Herri kontzertu zikloa” izeneko kontzertu zikloarekin jarraitzen du. Oraingo honetan, eta M8ko ekintzen barruan, Ariatzako Elizan, Muxikan, arituko dira martxoaren 9an, osteguna, 19:00etan.
Foruko San Martin de Tourseko elizan eskainitako aurreko kontzertuan bezala, magiak eta musikak bat egingo dute Orkestren, Ganbera taldeen eta Julen Magoaren emanaldiekin.
Sibelius konpositore ospetsuaren obrez, soinu-banda ezberdinez (Eraztunen jauna, Mary Poppins) eta baita Adel kantari-konpositorearen musikaz ere gozatu ahal izango da.
Ikasturtearen amaieran Busturiara ere joateko asmoa dute kontzertuen zikloa aurkezteko.