VII.Busturialdeko VII. Enpresa Ideia lehiaketaren online sari banaketa

Sari banaketa ekitaldia burutu zen atzo arratsaldean eta zuzenean eman zen streaming bidez. ArrAIn  izeneko ideiak jaso du 3.000 euroko lehenengo saria eta N’ Espacio para eventos y alojamiento rural ideiak 2.000 euroko bigarren saria. Enpresa ideia bi hauen sustatzaileek gainera Arratzuko Elkartegiko langune bat doan erabiltzeko aukera ere izango dute urte batez euren ideia aurrera eramateko. Halaber, Torrealday Aholkularitza empresa gernikarrak irabazleari urtebeterako aholkularitza zerbitzua (zerga, lan eta kontabilitate-aholkularitza) emango dio doan eta bigarrenari, aldiz, sei hilabeterakoa.

Aurten Bertokuek ideiarentzat izan da lehen sektorearekin lotutako ideiarik onenaren saria eta DI-DA Busturialdeko Delivery Zerbitzua ideiarentzat, berriz, COVID-19aren eragina arintzera bideratutako enpresa ideia onenarena. Bi sari berezi hauek 1.000 euroko sari bana eraman dute.

Guztira, 32 izan dira eskualdeko ekintzaile gazteek aurkeztu dituzten enpresa ideiak, inoiz baino gehiago.

Informazio gehiago:

www.gaztedibusturialdea.eus