Zabalik dago izena emateko epea SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLAN

4 eta 99 urte bitartean badituzue eta musika ikasteko irrikitan bazaudete,  Segundo Olaeta Udal Musika Eskolak 2025-26 ikasturte berrirako matrikula epea zabalik dagoela jakinarazten dizue.
Eskaintza zabala da, bai musika-tresna bat jotzen ikasi nahi dutenentzat; bai talde instrumental batean sartu nahi dutenentzat.

Matrikula betetzeko edota informazio gehiago jasotzeko Musika Eskolatik (Karmelo Etxegarai, 2) pasa zaitezkete:

     – Goizez: 9:00etatik 14:00etara
– Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara.
Web gunean: www.kulturagernika-lumo.eus/matrikula-some/
Bestela, 946270214  telefonora deitu dezakezue  edo  hurrengo helbide elektronikora idatzi: idazkaritza@segundoolaeta.net

Matrikulatzeko epea maiatzaren 5etik 30era izango da. Plaza libreak daude!