Zeinu hizkuntza ikastaroa

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, hastapen mailako Zeinu Hizkuntza Espainiarraren (ZHE) online ikastaro barria antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne. Ikastaroa aldez aurreko ezagutzarik gabeko ikasleei zuzenduta dago, Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (MCERL) A1 mailari dagokio, eta hizkuntza-gaitasunaren diploma/ziurtagiri bidez egiaztatuko da.

Ikastaroa maiatzaren 13tik ekainaren 30era arte emango da, ordutegirik gabe, ikasleen disponibilitatera egokitua.
Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du eta 15 ikaslek parte hartu ahal izango dute, gehienez.
Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 350 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 400 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.gaztedibusturialdea.eus