Berriz ere bueltan dira “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoko MUSIKA TAILERRAK. Betidanik biolontxeloa, trikitixa edo akordeoia jo nahi izan duzue? Musika ikastea da 2026rako zuen helburuetako bat? Bada, Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak aukera ezin hobea eskaintzen dizu urtarrilean biolontxelo, trikitixa eta akordeoi tailerrekin.
Musika Tailerrak urtarrilan eskainiko dira eta aurrekoan bezala lehengo saiotik, musika tresna hauek jotzeko hasierako pausuak era praktiko baten landuko dira. Horrela ba, hasiera batetik, gure helburua esperientzia hau bere osotasunean gozatzea izango delarik.
12 eta 99 urte bitarteko pertsonei zuzenduta, tailerra ordubeteko 3 saioz osatuta dago, eta 20 €-ko prezioa izango du.
Ez da beharrezkoa musika-hizkuntza jakitea.
Musika eskolak tailerrak burutu al izateko tresnak utziko ditu, hori dala eta, plazak mugatuak izango dira.
Prezioa: 20€
Informazio gehiago: Tel 94627024 idazkaritza@segundoolaeta.net
