Belarrietan betazalik ez.
Gernikako Lekuek Festibala bueltan da. Martxoaren 26tik 29ra, Gernikako kale, taberna eta kulturguneak berriro beteko dira musikaz, jendez eta giroz. Autogestioan oinarritzen den jaialdia da, benetako kultura herrikoian sinesten duena. Txikitasunetik hegan egiten duena.
Aurten ere aniztasun handiko kartela dator, bete betea! – punk klasikoa zein etorkizunetik etorritakoa, tuareg bluesa, blues roots-a, soinu berriak, flamenco trash-a, punk rock txakurtua edo mongoloidea… eta beste hainbat ezusteko. 2026ean ere, izugarria izango da.
Bonua hartzea jaialdia aurrera ateratzeko laguntza handia da.
Bonua: 35 € · Erosi www.gernikakolekuek.com

Lizeo Antzokian
Aurten ere, Kultur Etxeak parte hartuko du Lizeo Antzokian egingo diren jarduerekin, hain zuzen, Olaia Inziarteren kontzertua eta Manolo Kabezabolo dokumentalarekin.
Erosi sarrerak:
· Manolo Kabezabolori buzuzko dokumentala
· Olaia Inziarte Kontzertua