Bulego mikologikoa Kultur Etxean


Urdaibaiko Perretxikozaleak elkarteak, Gernika-Lumoko Kultur Etxearekin elkarlanean, Bulego Mikologikoa antolatu du, mikologian eta produktu gastronomiko estimatu horien kontsumo egokian interesa duten pertsona guztiei aholkuak emateko.
Elkarteko ordezkariak Maria Agirre Aretoan egongo dira mikologia bulegoaren buru, urriaren 19tik azaroaren 30era arte, 18: 30etik 20: 00etara.
Horrela, bildutako perretxiko eta onddoak kontsumorako egokiak ote diren edo mikologia mundu “zirraragarri” horri buruz gehiago jakin nahi duten guztiek Maria Agirre Aretora hurbildu daitezke astearte arratsaldeetan, bere zaletasun eta ezagutzak partekatzeko.