“Gure Banda auzorik auzo ” Segundo Olaeta Musika Eskolako Banda Sinfonikoaren kontzertua

Segundo Olaetako Musika Bandak, urteetan Lizeo Antzokian, Jai Alai Pilotalekuan  edo San Juan Ibarra Plazan egindako formatu handiko kontzertuak eta gero, bere espiritu herrikoiena berreskuratzen du denboraldi berri honetan eta Gernika-Lumoko auzo ezberdinetatik eskainiko ditu kontzertuak “Gure Banda Auzorik Auzo” lelopean. Bertoko auzokideek disfruta dezaten eta orotariko gustuei zuzendutako ziklo honek, ikusmolde berriztatzailea dauka eta landuko den errepertorioa egungoa izango da. Lehenengo geltokia hurrengo ostiralean izango da, urriaren 8an eta San Kristobal Plazan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Oraingoan Pharrel Williams, The Beatles, Daft Punk, Eric Clapton, Gloria Gaynor bezalako artistekin batera mugitzeko, edo sinfonikoagoak diren Harry Potter soinu-banda  edo Bandarako orkestazioan  maisua den J. De Haan konpositorearen  Concerto D´ Amore disfrutatzeko aukera paregabea izango da. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
OHARRA: Eguraldi txarra egitekotan, Merkatu Plazan ospatuko da.
IRAUPENA: 40 minutu
DATA: 2021/10/08, barikua
LEKUA: SAN KRISTOBAL PLAZA 18:30ean