Zapatuko Audience taldearen kontzertua irudietan.

Joan den ekainaren 26an, zapatuan, Gernika-Lumoko Audience taldeak “Tolesdurak” diska berria aurkeztu zuen Lizeo Antzokian.Kontzertuko argazkien lagin bat izten dizuegu. Zorionak talde!Joserra del Mar eta Bitor Alonsok ateratako argazkiak.

Photoka Gazte Mobile Argazki Lehiaketa

Nola bizi duzu Covid-19a? 12 eta 18 urte bitarteko gaztea zara? Argazki lehiaketara aurkezteko aukera duzu!Lehiaketan izena ematea doakoa da, eta bertan parte hartu ahal izango dute Gernikan edo ondoko udalerrietan bizi diren 12 eta 18 urte bitarteko gazteek, biak barne, edo Gernikako ikastetxeren batean matrikulatuta daudenek.Gernikako PHOTOKA argazki elkarteak, Kultur Etxea eta Gazteria arloarekin … Read more

Photocall Athletic Kultur Etxean

Ezagutzen dituzu ATHLEHOIAK?Leonor, Leónidas, Lehoitxu, Leoitxi, Lionel eta Liernirekin argazkia ateratzeko aukera duzu Kultur Etxean. Lehoiak leihoan erakusketan Photocalla jarri dugu. Bidali argazkia gure helbide elektronikora (e-maila: kultura@gernika-lumo.eus) eta argitaratuko dugu gure Webgunean.Animatu eta hurbildu !! DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO OHARRA Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazioaren https://kulturagernika-lumo.eus/ Webgunean argitaratzeko argazkia bidaltzen diguzunean, mezu elektroniko berean idatzi … Read more

Photokalean bi

Photoka Gernikako Argazkilaritza Elkartekook berriro jarriko ditugu ikusgai Gernikako kaleetan gure kide batzuen jatorrizko argazkiak. Uztailean egin genuen erakusketan lortutako arrakastaren ostean, eutsi egiten diogu hartutako bideari eta udalerriko argazki egileen argazkiak eraskusgai jarriko ditugu: Iñaki Unamuno, Jesus Carmona, Raul Arroyo, Joseba Moreno, Iñaki Zenigaonaindia, Ruben Petralanda, Toribio Beares, Aitor Arana, Jose Ramon Erezuma, Martin … Read more

V.Olentzero Marrazki Lehiaketako Sari banaketa

Abenduaren 23an, V.Olentzero Marrazki Lehiaketako sari banaketa ospatu zen Udal Liburutegian arratsaldeko 6:00etan. Lehaiketara guztira bi mailatan, 2-6 urte eta 7-12 urte, banatuta egon diren 225 ume aurkeztu dira. Sari banaketan Jokin Garatea Gernika-Lumoko Kultura Zinegotzia eta Gaizka Muniategi Gernikako Merkatari Elkarteko presidentea egon ziren.Irabazleen zerrendarekin batera sari banaketako saioko argazkiak izten dizuegu:2-6 urteko kategorian:1.-Irabazlea: … Read more

GERNIKA ZAHARRA Kale erakusketa

Abenduaren 12tik urtarrilaren 12ra, Gernikazarra Historia Elkarteak antolatuta kale erakusketa izango dugu erdiko kalean, arkupetan. Erakusketa honetan bonbardaketa baino lehenagoko Gernika-Lumoko argazki batzuk ikusteko aukera ederra duzue.

Argizaiola Saria 2019, Kultur Etxean

Argizaiola trofeoa 1973an sortu zen Altsasuko Alaska hotelean, Euskadiko argazki-elkarteetako arduradunek haiek ordezkatuko zituen federazio bat sortzeko egindako bileren ondorioz. 1978an, Euskadiko Argazkigintza Elkarteen Federazioa sortu zen, eta, ondoren, Espainiako Argazkigintza Konfederazio bihurtu zen, neurri handi batean Euskaditik bultzatuta. Hainbat urtetan, argizaiola trofeoa izan zen euskal lehiaketako adierazle nagusia, baina, gainbehera etorri zenean, parentesi txiki … Read more