GERNIKA ZAHARRA Kale erakusketa

Abenduaren 12tik urtarrilaren 12ra, Gernikazarra Historia Elkarteak antolatuta kale erakusketa izango dugu erdiko kalean, arkupetan. Erakusketa honetan bonbardaketa baino lehenagoko Gernika-Lumoko argazki batzuk ikusteko aukera ederra duzue.

V.Olentzero Marrazki Lehiaketa

Gabonak heltzear daude eta Gernika-Lumoko Merkatarien Elkarteak V.Olentzero Marrazki Lehiaketa antolatu du. Hau Azaroaren 23tik Abenduaren 16ra bitartean ospatuko da eta 3tik 12 urtera arteko umeei zuzendua dago. Parte hartzeko orriak Gernika-Lumoko Merkatarien Elkarteko establezimenduetan daude eskuragarri eta gogoratu, parte … Gehiago Irakurri

Lan bila zabiltza?

Aurrerantzean, Gazte Zerbitzuak bere Web orrian argitaratuko ditu lan eskaintzak, bai enplegu publikoa, oposaketak eta baita prentsan argitaratzen den eskaintza pribatua. Astero eguneratuko da. Lan arloa garatzen joango gara gure webgunean eta sare sozialetan, zuentzako eduki interesgarriak bilduz. Lan eskaintzak

Jarduerak Gaztelekuan

2020ko abenduan, Gernika-Lumoko Gaztelekuan gaztetxoentzako Ikastaroak antolatu dira. 10-15 urte arteko gaztetxoei zuzenduta daude (eLiburutegia ikastaroa salbu, hau 10-99 urte-artekoei zuzendua dago). Txanda bakoitzean 6 leku eskainiko dira eta Izen-ematea ordena zorrotzean izango da. Honen arabera partaideari eguna egokituko zaio. … Gehiago Irakurri

Gernika-Lumoko V. Lehiaketa fotografikoa, Photoka 2020 Saria

PHOTOKA ARGAZKILARITZA Elkartea sortu zeneko hamargarren urteurrenarekin bat etorriz, V. lehiaketa egin da Photoka Saria 2020. Urtez urte, lehiaketa hori egonkortu egin da eta Euskadi mailan garrantzitsuenetakoa bilakatzen ari da. Aurten 55 egileren 318 argazki lehiatu dira, hiru kategoriatan banatuta: … Gehiago Irakurri

Badator Euskararen eguna

Aurtengoan, EUSKARALDIAREN eskutik datorkigu EUSKARAREN EGUNA.Egoerak mugatu gaitu, baina mututu ez.Eutsi euskaraldiari….. “eta hartu/emon TXAPIE”!