Nobedadeak liburutegian
Hemen kontsulta ditzakezu liburutegian ditugun nobedadeak. Haur, gazte eta helduentzako eleberriak, komikiak, ipuinak…euskeraz eta erderaz. Ziur zure gustoko zerbait aurkituko duzula!
Hemen kontsulta ditzakezu liburutegian ditugun nobedadeak. Haur, gazte eta helduentzako eleberriak, komikiak, ipuinak…euskeraz eta erderaz. Ziur zure gustoko zerbait aurkituko duzula!
Bizkaiko eta Busturialdeko gazteok gazteriaren arloko politikei eta programei buruz zer iritzi duzuen eta politika horiek nola baloratzen dituzuen jakiteko, galdetegi labur bat prestatu dugu. Ez kezkatu, ez dizue denbora gehiegirik kenduko, 2-3 minutuan eginda dago! 😉 Zure parte hartzea … Gehiago Irakurri
Ziur liburutegian sartu orduko erreparatu diozula! Erakusleihoan berrikuntzak eskaintzeaz, 24×7 itzulketa buzoia instalatzeaz eta liburutegiarekin WhatsApp bidez harremanetan jartzeko aukeraz gain, interesatzen zaizkizun gaiak hurbiltzeko funtsa berrantolatu dugu: ingurumena, feminismoa, komikiak… Zer, gustatzen zaizu?
Errotik gorantza datorren keinua ahotsa, gorputza, zeinua. Bigarrenez Artedramak eta Kultur Etxea Fundazioak elkarlanean, arte eszenikoetara hurbildu nahi duten herritarrei aukera luzatu nahi diegu jolasa, irudimena eta sorkuntza elementu nagusitzat dituen antzerkiaren abenturan murgiltzeko. Gernika-Lumon kultur eskaintza anitza emateko asmotan … Gehiago Irakurri
Argizaiola trofeoa 1973an sortu zen Altsasuko Alaska hotelean, Euskadiko argazki-elkarteetako arduradunek haiek ordezkatuko zituen federazio bat sortzeko egindako bileren ondorioz. 1978an, Euskadiko Argazkigintza Elkarteen Federazioa sortu zen, eta, ondoren, Espainiako Argazkigintza Konfederazio bihurtu zen, neurri handi batean Euskaditik bultzatuta. Hainbat … Gehiago Irakurri
Aurten Gernikako Photoka Saria 5. argazki-lehiaketa egingo da. Photoka antolatu du Gernikako Argazkilaritza Elkarteak, Gernika-Lumoko Udala eta Kultur Etxea, eta Maier enpresa eta Urdaibaiko Ekoetxea laguntzaile. Lehiaketak hiru kategoria ditu: Librea, Baldintzadun Librea eta Urdaibai, kategoria bakoitzean hiru sarirekin, eta … Gehiago Irakurri
Aurten ere, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak (SOME) Ahots Teknikako Ikastaro Monografikoa jarri du abian, Irene Ojangurenek emana eta casting-ak, pop eta pop-rock taldeetako abeslariei zuzenduta. Ikastaroaren datu nagusiak: Irakaslea: Irene Ojanguren.Ordutegia: barikuetan, 20:00etatik 21:00etara Musika Eskolan.Tokia: Segundo Olaetan … Gehiago Irakurri
Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Ajangiz, Arratzu, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta biltzen dituen Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, “Busturialdeko VII. Enpresa Ideia Lehiaketa” abian jarri dute, … Gehiago Irakurri
Kultur Etxea Fundazio Publikoan ere langileok euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan egin nahi dugu! 2018ko Euskaraldiaren bizipenak. Gure lan arloa eta euskara sendoago uztartzeko dinamikari eutsi genion eta nabaritu zen herritarren eta Kultur eragileen motibazioa euskararen alde. 2020rako desioak. Kultur Etxeak … Gehiago Irakurri