LUZATU DUGU “GUERNICA BERRIRO IMAJINATZEN” ERAKUSKETA

Datorren maiatzaren 27ra arte izango dugu ikusteko aukera.Kultur Etxeko “Guernica berriro imajinatzen” Ron Englishen erakusketak, izugarrizko arrakasta izan du. Apirilak 14an izan zen inagurazioa eta ordutik gaur egun arte asko izan dira erakusketa ikustera hurbildu direnak, herritarrak, bisitariak, ikastetxeetako ikasleak…Ikusmina … Gehiago Irakurri

Zeinu hizkuntza ikastaroa

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, hastapen mailako Zeinu Hizkuntza Espainiarraren (ZHE) online ikastaro barria antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne. Ikastaroa aldez aurreko ezagutzarik gabeko ikasleei zuzenduta dago, Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (MCERL) A1 mailari … Gehiago Irakurri

SOMEko Orkestraren mikrokontzertua zuzenean Instagramen maiatzaren 6an

Amaren eguna ospatzetik gatoz, hala eta guztiz ere, SOMEko ikasleak astean zehar euren omenaldi xumea egin nahi diete.Hauen artean, Orkestrak, ama guztiei gogoz eta maitasunez prestatutako mikrokontzertua oparituko die.Konektatu gurekin Musika Eskolako Instagrameko @segundoolaeta kontuan maiatzaren 6an,osteguna, 20:15ean, zuzenean elkarrekin … Gehiago Irakurri

PHOTOKA MOBILE ARGAZKI LEHIAKETA

Lehiaketara aurkeztu diren argazkiak ikusteko aukera duzue hemen.Zorte on parte-hartzaileei ! laister emango dugu sarituen berri. ARGAZKIAK

Matrikula epea zabalik Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoan

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak 2021-2022 ikasturterako matrikula epea zabaldu du. Izena emateko epea, maiatzaren 3tik 31ra doa eta aukera bi daude:1.- Matrikula online web orrialde honetan egitea. Klikatu hemen.2.- Musika Eskolako Idazkaritzan egitea jendeaurreko ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara … Gehiago Irakurri

Liburutegian bonbardaketaren atala

Udal Liburutegian,Gernika-Lumoren atalean, bonbardaketari lotutakohainbat argitalpen aurkitu ditzakegu. Lotura honetan kontsulta dezakezu zeintzuk argitalpen jarri dituzten gure eskura. Guernica Gernikara

Photoka Gazte Mobile Argazki Lehiaketa

Nola bizi duzu Covid-19a? 12 eta 18 urte bitarteko gaztea zara? Argazki lehiaketara aurkezteko aukera duzu!Lehiaketan izena ematea doakoa da, eta bertan parte hartu ahal izango dute Gernikan edo ondoko udalerrietan bizi diren 12 eta 18 urte bitarteko gazteek, biak … Gehiago Irakurri

Bertso Lehiaketaren irabazleak

Lehoiak Leihoan erakusketaren inguruan antolatu den Bertso Lehiaketaren irabazleakhurrengoak izan dira:Manex Zearra, 8 urteXabier Arroyo Etxebarrieta, 11 urteUxue Jauregi Almaraz, 13 urte Sari banaketa apirilaren 8an izango da Kultur Etxean, Erakusketa gelan.Zorionak irabazleei !!!

Gaztelekua Athleticekin bat

Larunbat arratsaldean, apirilak 3, Partiduaren aurreko jaia izango dugu Gaztelekuan, 5etatik 8retara. Athleticeko animatzaileen tailerrera etorri eta margoztu aurpegia.Giro paregabean animatu zure taldea!!!

Liburutegia itxita Aste Santuan

Datorren apirilaren 1etik 5era Liburutegia itxita egongo da. Apirilaren 6an, asteartean berriro izango duzue zabalik betiko ordutegian. Ondo ibili !!