Udal Liburutegiaren ordutegia azterketa garaian

Urtarrilaren 4tik aurrera, liburutegiak ordutegia luzatuko du, ikasteko aretoak indartzeko eskaerari erantzuteko. Hauxe izango da asteburuetako ordutegi berria, urtarrilaren 4tik 26ra bitartekoa: Larunbatetan, etenik gabeko ordutegia: 10.00etatik 20.00etara Igandeetan: 10.00-14.00 h

11 orduko irakurraldia Euskararen egunean

Abenduaren 3an, goizeko 9.00etatik eta iluntzeko 20.00ak arte Miren Agur Meaberen “Kristalezko begi bat” liburua irakurriko dugu Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. 2011. urtean hasi ginen jardunaldi honekin, eta, hamalau urteko ibilbidean, hainbat euskal idazlek parte hartu dute, besteak beste, Uxue Alberdik, … Gehiago Irakurri

LIZEOTEKA, Kultur Etxearen egitasmo berria

Azarotik aurrera, zine proposamen berri bat izango dugu kultur programazioan. Oraingoan, eta asteburuetako ohiko emanaldi zinematografikoen osagarri gisa, emanaldi bereziak eskainiko dira ostiraletan, hilean bitan. Programazio berri honek gai eta genero desberdinak aztertzera gonbidatzen duten filmen aukeraketa zaindua dakar, ikusleei … Gehiago Irakurri

LETREN ETXEA San Juan Ibarran

Datorren astelehenean, uztailaren 28an, LETREN ETXEA San Juan Ibarran egongo da.Arratsaldeko 17:30etan Elssie ere bertan izango da, zerbait konpontzera ete dator? Animatu eta hurbildu San Juan Ibarrara!!Hurrengo geralekua Lorategietan izango da abuztuaren 19an.

Energia jasangarria sustatzeko ekimena Kultur Etxearen eskutik

Uztailaren 7an Energia-komunitateei buruzko Nazioarteko Udako Ikastaroko (UIK) bigarren saioa ospatu  genuen Gernikako San Fidel Ikastolan.  Ikastaroa Gernika-Lumoko Kultur Etxea Herri Erakundearen laguntzarekin antolatu da. Energia Jasangarriaren bidezko Ahalduntzeari  buruzko ikastaro horren helburu nagusia  izan da  parte-hartzaileei energia-komunitateak sakonki ulertzea, … Gehiago Irakurri

Agur, Zine Klub, agur

Ekainaren 27an, Gernika-Lumoko Zine Klubak 40 urte baino gehiagoko zikloa bete zuen; bitarte horretan, era guztietako pelikulak eman ditu, gernikarrok ondo pasatzeko balio izan dutenak, baina baita zazpigarren artean hezteko ere.Proiektu hori gauzatzen lagundu duten guztiak egon ziren bertan: Zine … Gehiago Irakurri