Ameriketa guztian ere, Gernika gogoan

Xabier irujok Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrena dala eta Gernikak duen sinbologiaren inguruan egindako hausnarketa, Amerika guztira helarazi nahi da.

Maiatzeko kultura egitaraua

Maiatzean hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera daukagu, antzerkia, kontzertuak, zineaerakusketak, familientzako ikuskizunak… Ziur zure gustoko zerbait aurkitzen duzula!

Bonbardaketaren oroimena gure kaleetan

Lizeo Antzokian erakusten den argazki hau Aitor Aranak egindako “Gernika 1987. Amesgaiztoa amesten” seriearen argazki bat da. Serie hori 2020an egin zen, Euskadiko Argazkilari Federazioa Espainiako Argazkilari Konfederazioaren Argazkilari Onenaren Sarian ordezkatzeko. Serieak 10 argazki ditu, argazkiarekin batera doan QR … Gehiago Irakurri

Kultur Etxea ere Korrikarekin bat!

Badator KORRIKA Gernika-Lumora indarberrituta, 22.a, apirilaren 7an, 15:30ean, ostegunez.Foruko errepidetik sartu eta ohiko kalejira izango da Gernika-Lumo ingurutik.Euskararen alde zapatilak prest? Euskararen alde korrika lasaia eta iraunkorra egiteko prest? Herritar guztiok zaudete gonbidatuta. Animo….KORRIKA…. KORRIKA…KORRIKA!

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoaren irudi berria

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak irudi berria estreinatu du. Egun hauetan Musika Eskolatik etorri diren pertsona guztiek nabarituko zuten aldaketa hori. Azken egunotan Musika Eskolan aldaketa txikiak egiten ari dira, eta hobekuntza horiek lagungarriak dira Kultur Etxetik eta ikastetxetik bertatik … Gehiago Irakurri

Martxoak 8 Segundo Olaeta Musika Eskolan

Bihar, Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz Segundo Olaeta Musika Eskola Publikotik hurrengo emanaldiak antolatu dituzte:Martxoaren 8an, asteartea, 12:00etan Koru-Konbo Mintegiak grabatutako bideoaren estrainaldia SOMEko sare sozialetan.Musika Eskolako Koruko ikasleekin batera egindako bideoa “Nire Gorputza da”.Martxoaren 10ean, osteguna, arratsaldeko … Gehiago Irakurri

Artea Kalera

Azken urte hauetan Kultur Etxeak eman nahi izan duen urrats berriaren lekuko izan gara, izan ere, artea espazio ezberdinetara zabaldu, baita gure kaleetara ere. Horren adibide ditugu Gernikarte, Artearen ibilbidea, Gernikazarraren argazki historikoen erakusketa, Zine Klubeko erakusketa…Orain Photoka Argazkilaritza Elkarteak … Gehiago Irakurri

Udal Liburutegiko nobedadeak

Hemen kontsulta ditzakezu haur, gazte eta helduentzako eleberriak, komikiak, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinak liburutegian. Aurkituko duzu zerbait ! NOBEDADEAK

Hazitoki topaketak

Kultur Etxeren laguntzarekin antolatutako Zirkugintzako ekitaldiak ospatu ziren abenduan Lizeo Antzokian eta Udal liburutegian. Ekitaldiek zale asko bildu zituzten eta hurbildu zirenek jarduera hauetaz gozatzeko aukera izan zuten . Balantzea zoragarria da. Hemen ikus ditzakezue ekitaldiaren bideoak.