Gernika-Lumo birtuala, 3D formatuan

Uztailaren 5etik 9ra bitartean Matthias Lüben eta Janusz Czech artista alemaniarrak izan ditugu bisitari, Gernika-Lumoko eraikin esanguratsuenen irudiak 3D formatuan hartzeko: Batzar Etxea, Merkatu Plaza, Babeslekuak, Astra, Jai Alai Frontoia, Andra Maria Eliza, Europako Parkea, Bakearen Museoa eta Kultur Etxea. …

Gehiago irakurri

Zapatuko Audience taldearen kontzertua irudietan.

Joan den ekainaren 26an, zapatuan, Gernika-Lumoko Audience taldeak “Tolesdurak” diska berria aurkeztu zuen Lizeo Antzokian.Kontzertuko argazkien lagin bat izten dizuegu. Zorionak talde!Joserra del Mar eta Bitor Alonsok ateratako argazkiak.

Kultur elkarteei dirulaguntzak 2021

Kultur Etxeak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki die kultura-taldeei. Deialdian jasotako baldintzak betetzen dituzten kultura-taldeek laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Gernika-Lumon egin beharreko aparteko edo unean uneko kultura-jarduerak garatzeko. “Ekintza hori herriko arlo soziokulturala sustatzeko eta dinamizatzeko diru-laguntzen planaren barruan …

Gehiago irakurri

Egunkariak berriro ere eskura Udal Liburutegian

Covid 19aren inguruan ezarri ziren segurtasun neurriak behartuta, zerbitzu batzuk bertan behera geratu ziren. Orain berriz, piskanaka berreskuratzen goaz zerbitzu hauek. Jakin arazi nahi dizuegu datorren maiatzaren 31tik aurrera, liburutegian egunkariak izango dituzuela eskura. Bertan aurkitu dituzu Hitza, Berria, Gara, …

Gehiago irakurri

Asteburuan kultur giroa pil-pilean Gernika-Lumon

Asteburu oparoa izan dugu Gernika-Lumon. Lizeo Antzokian Pedro Olearen “Mende bat dantzan. Olaeta, un siglo en danza” dokumentalaren emanaldia egon zen. Hasieran, balleta zuzenean ikusteko aukera izan genuen eta proiekzioaren ostean, Pedro Olearekin solasaldia. Zinemagilearen ibilbide profesionala eta pertsonala, dokumentalaren  …

Gehiago irakurri